Euskaraldia







Aurten euskara eguna dela eta EUSKARALIA antolatu da. 
Baina zer da EUSKARALDIA?

Ariketa soziala da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duzuen guztiei zuzendua.
Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan egingo da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Euskaraldiak, hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzea eta praktka berriak bultzatzea du helburu.

Beste herri eta hiri askotan bezalaxe, Bilbon ere eragin nahi dugu erabileran eta eguneroko praktiketan.

Dagoeneko hamaika elkarte eta hiritar, udalarekin batera, ari gara lanean ekimena diseinatzen eta martxan jartzen.

Hainbat auzotan batzordeak eratu ditugu, bai eta sektore ezberdinetan ere ( hezkuntza, enpresak, konpartsak, gurasoen taldeak...)

Animatu eta lagundu Bilbon Euskaraldia antolatzen. 
 Euskaraldia Basurtoko Gurasoekin !! 

Astelehena 29an patioko atean egongo gara izena emateko orriekin, urbildu eta eman zure izena.



Eta zu, belarriprest edo ahobizi izango zara?

 

Ahobizi zara


Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei.               
Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin   arituko zara euskaraz.

Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz      egingo duzu, eta ulertzen baldin badute,                hortik aurrerakoak ere bai.

Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!
 
 

Belarriprest zara


Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.

Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu,                                                
   baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!
 
 
 
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu urrengo linkean:
https://euskaraldia.eus/ 
Toda la información en castellano en el siguiente link
https://euskaraldia.eus/es/