Aurten euskara eguna dela eta EUSKARALIA antolatu da. Baina zer da EUSKARALDIA? Ariketa soziala da, euskaraz ulertzen edo hitz egiten duzuen guztiei zuzendua. Euskal Herriko hainbat herritan eta hiritan egingo da 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Euskaraldiak, hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzea eta praktka berriak bultzatzea du helburu. Beste herri eta hiri askotan bezalaxe, Bilbon ere eragin nahi dugu erabileran eta eguneroko praktiketan. Dagoeneko hamaika elkarte eta hiritar, udalarekin batera, ari gara lanean ekimena diseinatzen eta martxan jartzen. Hainbat auzotan batzordeak eratu ditugu, bai eta sektore ezberdinetan ere ( hezkuntza, enpresak, konpartsak, gurasoen taldeak...) Animatu eta lagundu Bilbon Euskaraldia antolatzen. Euskaraldia Basurtoko Gurasoekin !! Astelehena 29an patioko atean egongo gara izena emateko orriekin, urbildu eta eman zure izena.